Markina-Xemeingo Udala

Tel. 94 616 74 54

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Markina-Xemeingo Plangintza Orokorra berriro idaztea erabaki da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2009ko abenduaren 10eko ohiko osoko bilkurak Markina-Xemeingo Plangintza Orokorra egin duen Estudio K ekipoak plangintza horri aurkeztutako alegazioentzako proposatu dituen erantzunak aztertu zituen. Erantzun horiek aztertu ondoren, eta Udalak azkenean onar dezan dokumentuak ahalik eta adostasunik handiena lortze aldera, Plangintza Orokorra berriro tramitatzea proposatu eta onartu zen aho batez. Asmoa, esandako moduan, ahal denik adostasun handiena lortzea eta etorkizuneko garapenik ez eragoztea berehalako garapenik ikusi ez eta, horrenbestez, gaia presarik gabe berriro aztertzea komeni dela. Egingo den dokiumentu berria hasiera batez onartu beharko da, eta jendaurrean jarri, bien bitartean aztertzeko eta, egoki deritzanak, alegazioak aurkezteko berriro.

 

Tokiko Enplegu eta Jasangarritasunerako Estatu-Funtsak diruz laguntzeko proiektua onartzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Urriaren 26ko 13/2009 Errege Lege Dekretuz Tokiko Enplegu eta Jasangarritasunerako Estatu-Funtsa sortu zen eta Lurralde-Lankidetzarako Estatu-Idazkaritzaren 2009ko azaroaren 2ko ebazpenez eskariak aurkezteko eredua eta funtsaren kargura igorritako baliabideak izapidetzeko baldintzak onartu ziren.

2010eko urtarrilaren 25eko Tokiko Gobernu-Batzarrak "Abesua inguruaren irisgarritasun" lanetarako inbertsio-proiektua onartzea erabaki du, proiektuaren aurrekontua 519.346,00 euro dela, BEZ barne.

 

DNI berriztatzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Identitadeko karneta kadukatuta edo aurtengo partean kadukatzear daukatenek Udalak otsailaren 18an ipiniko duen autobusez joan ahal izango dute Basaurira. Hau da: joan, karneta egin edo berriztatu, eta segituan bueltatzeko moduan, txandarik gorde beharrik gabe. Horretarako, izena eman behar dute udaletxean otsailaren 11rako, bertora etorrita edo 946167454 telefono zenbakira deituta.

 

TB analogikoaren itzalaldia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ITELAZPI, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren mendeko sozietate publikoa eta euskal erakunde publikoen (Foru Aldundi, Eusko Jaurlaritza eta Eudel) artean sinatutako hitzarmena dela medio estatuko emisio analogikoak digitalizatzeko zeregina bere gain duenak, Abertis-en herrien ehunekoak osatzeko, hauxe jakinarazi dio Udalari: urtarrilaren 15etik aurrera Markina-Xemeingo herriari zerbitzua ematen dion Arretxinagako gune igorlean kokatutako Telebista analogikoaren ekipoak itzali egingo dira eta, horrenbestez, egungo LTD seinaleak mantenduko dira bakarrik. Hortik aurrera, kanal horietan soilik LTD seinaleak izango ditugu eskuragarri, eta auzo-komunitateek euron telekomunikazio-instalatzaileekin harremanetan jarri beharko dute euron antenei dagozkien egokitzapenak egin ahal izateko.

 

Uhagon Elkarteak kultura dinamizatzaile bat behar du, lanegun erdiz, 2010eko otsailetik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Uhagon Elkarteak pertsona bat beharko du 2010eko otsailetik-uztailera, haurdunaldiko baja bat betetzeko. Interesdunek 2009ko abenduaren 17ra bitarteko epea dute baldintzak eta eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko (kurrikuluma) (Jaitsi lan-eskaintza).

 

"Euskara, eskaintzarik onena!"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Merkatari, zerbitzu eta ostalarientzako materiala biltzen duen CD-aren aurkezpena. Abenduaren 10ean, iluntzeko 20:15etan, Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeingo Euskara Zerbitzuak herriko merkatari, zerbitzu eta ostalarientzako material interesgarria biltzen duen CD-a aurkeztu zuen, euskaragaz duten konpromiso argia gogoan, merkatariei gauzak erraztea helburu duena. Aurkezpenera joatea ezinezkoa izan zutenek eta materiala interesatzen zaienek, udaletxean eskatu ahal dute (946167454 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) eta euren establezimenduetara eramango zaie.

 


Hasiera