Miguel Angel Bilbaok idatzitako "CESTA PUNTA" liburuaren aurkezpena
Datorren barikuan, uztailak 10, iluntzeko 20:00etan, gure herriko historiazale Miguel Angel Bilbao Aretxabaletak idatzitako "CESTA PUNTA" liburua aurkeztuko da udaletxeko bilkura-aretoan. Miguel Angelek 4000 bat kirol-fitxa jaso ditu bere liburuan, beste horrenbeste pilotari profesionalenak, Zesta Punta modalitatearen 120 urteko historian jokatu izan duten pilotarienak, horietatik heren bi euskal herritarrak.
|
Aita Luisen "Nire sasoiko Markina-Xemein" liburuaren aurkezpena
Datorren barikuan, uztailak 3, iluntzeko 20:00etan, Aita Luis Baraiazarrak idatzi berri duen "Nire sasoiko Markina-Xemein" liburua aurkeztuko da Udaletxeko bilkura-aretoan. Aita Luisek 1966tik 2000.era arteko Markina-Xemeingo bizitza kontatzen du liburu honetan, bere ikuspegi pertsonaletik kontatu ere.
Markina-Xemeingo Udalak aho batez gaitzetsi du herriko andra batek jasandako erasoa
Markina-Xemeingo Udalak aho batez gaitzetsi du herriko andra batek bere bikotekide ohiarengandik jasandako erasoa, eta herriko GAITTUN emakume taldearekin batera adierazpen bat adostu dute Udalbatza osatzen duten alderdiek, hedabideetara bidali dena, tratu txarrak salatu dituen herritarrari elkartasuna erakutsi eta hark jasandako erasoa gogor gaitzesten.
Jaitsi adierazpena
Badatoz karmenak!!!
Hilabete eskas gelditzen da karmenetarako. Egitaraua inprentan dago jada, eta asmoa da uztailaren bigarren astebururako banantzea. Hortxe hasiko dira eta programako lehenengo ekintzak. Nahiz eta jaien hasiera "ofiziala" edo hurrengo eguaztenean hasi, uztailaren 15ean, Karmen bezperan, alegia. Urtero lez, udaleko Kultura Batzordeak herriko hainbat kultur eta kirol elkarteren laguntza izan du egitaraua osatzerakoan, eta bere nahia denon gustukoa izatea izango zen. Gora Karmenak!!!
Euskara ikasleentzako diru-laguntzak
Urtero legez Markina-Xemeingo udalak euskara ikasten ari diren herritarrei diru-laguntza emango die aurten ere. Horretarako, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute ikastaroa (ikasturte osokoa zein udako trinko eta barnetegiak) amaitzen dutenetik hamabost eguneko epean. Diru-laguntza ikastaroko emango da eta ez ikasleko, beraz ikasturtean aritu arren, udako ikastaroren bat egiten duten ikasleek bietarako jaso ahal izango dute diru-laguntza. Oinarrizko baldintzak hiru dira: Markina-Xemeinen erroldatuta egotea, HABEk homologatutako edozein euskaltegitan aritzea, Udalarekiko diru-zorrik ez izatea eta asistentzia %80tik gorakoa izatea. Egindako mailaren arabera jasoko dute diru-laguntza, eta guztira matrikula sariaren %50etik eta %100 bitartekoa izango da.
Jaitsi ordenantza
Udal administrari laguntzaileen eta udaltzain laguntzaileen lan-poltsak sortzeko lehiaketa
Markina-Xemeingo Udalak udal administrari laguntzaileen eta udaltzain laguntzaileen lan-poltsak sortzeko lehiaketa deitu du, Udalean sor litezkeen plaza hutsak bete, behin behineko lanak egin edota lan-pilaketei aurre egiteko bitarteko funtzionarioak izendatzeko baliatuko diren lan-poltsak, administrazio laguntzaile eta udaltzain laguntzaile kategorietan.
Jaitsi lehiaketaren oinarriak
Markina-Xemeingo HAPN (hiri-antolamendurako plan nagusia) hasiera batez onartuta
Markina-Xemeingo Udalaren 2009ko maiatzaren 7ko ohiko osoko bilkurak Markina-Xemeingo HAPN-ari (hiri-antolamendurako plan nagusia) hasierako onespena ematea erabaki zuen. Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak xedatutakoa betez (90. artikulua eta ondorengoak, hain zuzen ere), plan nagusia jendaurrean jarriko da iragarki bat argitaratuta BAOn eta lurraldeko periodikoren batean. Iragarkia BAOn argitaratutakoan hilabeteko epea zabalduko da (gutxienez) alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Informazio guztia web orri honetako menu nagusiko Udal Plangintza 2009 atalean.
|
|
|
|
Orria: 1 Guztira: 2 |