Castellano
Euskaraz

BERRIAK


HERRI BIBLIOTEKAK MARIA MOLINER SARIA JASO DU

Sariak estatu mailan 350 herritan irakur zaletasuna bultzatzeko egindako lanak goraipatzen ditu. Antolatzaileak FEMP (Federación Española de Municipios y Provincias), Kultura Ministerioa eta Fundación Coca-Cola dira.

Inguruetako herrietan ere jausi da saria, Iurreta, Durango eta Ermuan.

Markina-Xemeinen 3.ez...

Hasiera > Zer da Euskara Zerbitzua?

ZER DA EUSKARA ZERBITZUA?

Markina-Xemeingo Euskara Zerbitzua
Goiko Portala 3.
48270 Markina-Xemein
Helbide elektronikoa: i.lasa@markina-xemein.com
Tel.: 94 616 74 54.
Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.
Euskara teknikaria: Iratxe Lasa Arana

Markina-Xemeingo Euskara Zerbitzua 2004an sortu zen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiarekin bat eginez. Euskara Zerbitzuaren helburua udalerrian euskararen erabilera sustatzea da, eta herritarrei euskara bizitzeko aukerak zabaltzea. Besteak beste hauexek dira Euskara Zerbitzuaren egitekoak:

  • Herritarrei hizkuntza eskubideen berri eman eta izan ditzaketen kexak jaso eta bideratzea.
  • Udaleko hizkuntza politikaren ildoak proposatzea.
  • Udal barruan Euskararen Erabilera Planaz arduratzea.
  • Euskararen erabilera sustatzeko planak (EBPN) diseinatu eta aurrera ateratzea.
  • Herritarrek izan ditzaketen hizkuntza arloko zalantzak argitzea.
  • Herriko merkatari, ostalari eta enpresei doako itzulpen zerbitzua ematea.
  • Euskara arloko diru-laguntzak kudeatzea.
  • Kale-izendegiaren idazkera zuzena proposatzea.
  • Euskararen Aholku batzordea kudeatzea.