![]()
Sariak estatu mailan 350 herritan irakur zaletasuna bultzatzeko egindako lanak goraipatzen ditu. Antolatzaileak FEMP (Federación Española de Municipios y Provincias), Kultura Ministerioa eta Fundación Coca-Cola dira.
Inguruetako herrietan ere jausi da saria, Iurreta, Durango eta Ermuan.
Markina-Xemeinen 3.ez...
Hasiera > Herritarrentzako zerbitzuak
Udal euskara zerbitzuak honako hau eskaintzen die udalerriko merkatari, ostalari, enpresa eta elkarteei:
Zerbitzu honetaz baliatzeko baldintza hauek bete beharko dira:
Nahi izanez gero testuak koloretako orrietan diseinatuta eskatu ahal izango dira, beti ere idatzia jendaurrekoa izanez gero.
Eskaerak nola aurkeztu:
Euskara Zerbitzua, Goiko Portala 3, 48270 Markina-Xemein. Tel.: 94 616 74 54
E-mailez: i.lasa@markina-xemein.com
Askotan, euskal jatorria duten deiturak gaztelaniaren ortografiaz idatzita ikusten ditugu, euskara orain dela urte gutxi arte ofiziala ez izatearen ondorioz gertatu da hau. Adibidez: Etxebarria beharrean Echevarría idaztea.
Markina-Xemeingo Udaleko Euskara Zerbitzuak egoera hau ikusirik, herritarrak deiturak euskal grafiara alda ditzaten animatu nahi ditugu, horretarako honako ohar hauek eman nahi ditu Euskara Zerbitzuak:
Printzipioz, euskal hizkuntzan jatorria duten deiturez ari gara. 1998. urtean Espainiako Justizia Ministerioa, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila eta Euskaltzaindiaren artean “Euskal Deituren Izendegia” onartu eta argitaratu zuten. Izatez, euskal deituren gehienak batzen dituen zerrenda bat da, erdal eta euskal forma agertzen dutena. Horretan balego aldatu nahi duzun deitura oso erraz duzu, behin eskaera eta beharrezko dokumentazioa aurkeztuta ia automatikoki egiten delako.
Zure deitura, esandako “Euskal Deituren Izendegia” horretan ez balego, Euskaltzaindiaren txosten bat beharko da. Jakiteko zure deitura jasota dagoen ala ez helbide honetan kontsulta dezakezu aipatutako izendegia edota Euskara Zerbitzura jo: http://www.euskaltzaindia.net
Bake Epaitegira (udaletxe zaharrean) jo beharko du aldatu nahi duenak eta honako dokumentazioa eraman beharko du:
- Errolda agiria. Udal bulegoetan eta unean bertan egingo dizute.
- Jaiotza-agiria. Jaiotzez markina-xemeindarra (markinarra edo xemeindarra) bazara, Bake Epaitegian emango dizute momentuan. Bestela, beraiek arduratuko dira beste bake-epaitegiei eskatzeaz.
- NANaren fotokopia bat.
- Familia liburua. Soilik ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.
Arestian esan bezala, zure deitura ez badago “Euskal Deituren Izendegia”-n, Euskaltzaindiaren txostena ere beharko duzu, Euskaltzaindiarekin kontaktatzeko hona hemen helbidea eta telefonoak; edo Euskara Zerbitzura jo han egingo dituzte beharrezko izapideak eta:
EUSKALTZAINDIA
Plaza Barria, 15 48005 BILBO
Tel: 944158155, Faxa: 944158144
MARKINA-XEMEINGO EUSKARA ZERBITZUA
Goiko Portala 3 (udaletxea) 48270 Markina-Xemein
Tel: 94 616 74 54
Posta elktronikoa: i.lasa@markina-xemein.com
* Deituretan egin nahi dituzun aldaketek ez dute inolako ondoriorik testamentu, eskritura eta horrelakoetan, eta beraz ez dituzu aldatu behar.
* Familietan, banaka (amarena bai baina alabarena ez eta antzekoak) zein (familia osokoak) alda daitezke.
Herritarrek edo elkarteek euren hizkuntza eskubideak ezagutu ditzaten lan egiten dugu eta eskubideon urraketen salaketak bideratzen ditugu. Horretarako Behatokia eta Elebide zerbitzuetara bideratzen ditugu salaketak.