Markina-Xemeingo Udala

Tel. 94 616 74 54

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera Udala

Alkatearen agurra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

alkateMundua aldatzen doa, gero eta bizkorrago aldatu be. Eta zalantzarik ez dago teknologia barriak oinarrizkoak dirala aldaketa horreek emoteko. Hauxe web orri hau dozu horren adierazgarri, eta adibide bat baino ez gaurko gizarteak eskaintzen deuskuzan aukera ikusgarrien artean.

www.markina-xemein.com leiho bat da, ezer izatekotan. Geure burua erakusteko leihoa. Gure historia, monumentu, arte, jai, ohitura eta ibilbideena, besteak beste.

Horrez gainera, nahiko genduke Udala eta udal administrazioa herritarrengana hurreratzeko be balio izatea, eta Udalaren eta herriko kultur, kirol zein giza eragileen arteko informazioa trukatzeko eta komunikazioa hobetzeko tresna bihurtzea. Ba ditu-eta, horretarako baliabideak.

Erabiliak erakutsiko deusku horretara dan!

Jabier Alberdi Ibaibarriaga,
Alkatea

 


Hasiera Udala