Lea-Artibaiko udalen Amankomunazgoko Garapen Ekonomikorako Zerbitzuak antolatuta, aurtengo Azoka Nagusia datorren urriaren 9an egingo da Markina-Xemeinen. Azokan parte hartu nahi dutenek abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitarteko epea dute izena emateko, Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren egoitzan bertan (Patrokua Jauregia - Xemein etorbidea, 13); telefonoz deituta (946169077) nahi eskaria faxez (946169080) edo e-mailez (
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
-
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
) eginda.






2010eko uztailaren 21eko ohiko osoko bilkuran Udalak Markina-Xemeingo udal plangintza orokorra hasiera batez onartzea erabaki zuen. Lehen onespen horren gaineko iragarkia bidali da Bizkaiko Aldizkari Ofizialera eta BERRIA egunkarira, erabakiaren berri ematen eta aditzera ematen iragarki hau boletinean argitaratutakoan hasi eta 2010eko urriaren 15era arteko epea dagoela dokumentua aztertu eta plangintza orokorrari alegazioak aurkezteko. Halaber, plano eta dokumentazio garrantzitsuenak udaletxeko iragarki taulan eta web orri honetan ere jarriko dira ikusgai, eta sektore-eskumenak dituzten herri administrazioei eta mugakide ditugun udalei ere bidaliko zaie.