Markina-Xemeingo Parrokia. Aurretik monastegiren bat egon omen zen bertan, baina eliza XVI. mendearen azkenaldera eraiki zen. Areto-eliza bat da, Hallenkirche deituriko estilokoa. Oinplano errektangularra du, eta lau kantoiko burualdea. Barrua hiru zatitan banatzen dute sei zutabek, eta zutabe horietatik sortzen dira gangetako nerbioak. Ganga nagusia gurutzeria erakoa da. Aldareburu edo erretaula nagusia Pizkunde garaikoa da, egur polikromatuzkoa eta jainkoaren umearoa eta pasioa irudikatzen dituena. Elizpea bi zurkaitzen artean egituratuta dago, eta raikineko alderik zaharrena da. Euskadiko Monumentu Nazionala da.
Informazio gehiago:
