Ondarea

 

Karmengo iturria

Marmol grisarekin egindako zutabea dauka, kapiteltzat balio duen marmol zuridun greka batekin. Horren gainean katilu bat zegoen, baina 1923an Pragako Jesus Haurraren irudi batekin ordezkatu zuten. Lau harri zuri ditu iturriak, kareharrizko zutabean sartuta, horietako batean herriko armarria dago margotuta eta beste hiruretan Juan Antonio Moguel idazlearenak omen diren laukoak:

Carlos Irugarrena/Bizkaiko Jaun dala
Markinako urijak/egin nau honela

Ugarteko axpeetan/daukat jatorrija
Ubide saconetan/ecarri ugarija

Ur au ederra zala/esanic aitubac
alan arindu dira/neque ta castubac