Hona hemen gure udalerriko bazter politenetako batzuk ezagutzeko aukera paregabea. Kasu gehienetan, lehenagoko bidezidorrak dira, zorbide edo andabide izandakoak. Batzuk desagertzear zeuden eta, ibilbide laburreko bide-sareari eta Donejakue Bideari esker, berreskuratu ahal izan ditugu bisitarien gozagarri.
Artibai Mendigoizale Taldeak, herrian ALPINO lez ezagutzen dugun elkarteak, Markina-Xemein inguruko hainbat ibilbide batu ditu bere web orrian.