Definizioz, udalerria da Estatuaren lurralde antolakuntzaren oinarrizko entitatea, eta udalaren eskumenek indarra duten lurraldea. Legeak arazo publikoetan parte hartzeko eskubidea aitortzen die herritarrei, zuzen-zuzenean edo ordezkarien bidez, eta xedatzen du herri-agintariei dagokiela herritar guztien parte-hartzea erraztea udalerriko bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean zein gizartezkoan.
Markina-Xemeingo Udalak, helburu hori oinarri duela eta bere antolakuntzako prozesu eta jardun guztiak hobetu nahiak eraginda, jakineko udal sail batzuetan funtzionatzeko modu bat ezartzea erabaki zuen bere sasoian, herritarren gogobetetasuna helburu. Hain zuzen ere, hauexetan:
- Lizentziak
- Mantentze-lanak
- Kultura eta Kirola
Zerbitzu karta:
Jaitsi dibulgaziozko zerbitzu-kartaren pdf-a.
Jaitsi zerbitzu-karta osoaren pdf-a.
Zerbitzu-kartan eskainitako konpromisoen betetze-mailari buruzko txostena:
Jaitsi zerbitzu-kartan eskainitako konpromisoen 2007, 2008, 2009 eta 2010eko betetze-mailari buruzko txostenaren pdf-a.
HITZA:
2010eko apirilaren 22an argitaratuta.