Haurtzaroa

 

IZARBIDEAN elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, adimen urritasuna duten Markina-Xemein, Etxebarria eta Bolibarko kaltetuen guraso talde batek sortu eta osatua. Sorreratik bertatik izan da horrela eta beste elkarte batzuetan ere partaide izan daitezkeen arren (bakoitzaren gaixotasuna kontuan izanda eratzen diren bestelako elkarteetan: APNABI, GAUTENA, GORABIDE…) herrian bertan ere zerbait behar zela pentsatu zuten. Egitasmo berrian abiatu aurretik hausnarketa luzeak egin behar izan zituzten bideragarritasuna aztertu eta baldintzak zehazteko asmoz.

IZARBIDEAN elkartea sortzeko asmoa sendotu zenean, gurasoek helburu garrantzitsu bat zuten: euron seme-alaben gizarteratze prozesuan laguntza eskaintzea.

Elkartearen helburu nagusi eta garrantzitsuena kaltetu horiek GIZARTERATZEAREN aldeko lana egitea eta gizarte osoari, baina batez ere gure herritarrei, horretan partaide izateko eskatzea zen.

Elkarteak duela zazpi bat urte ekin zion bere bideari eta jada martxan da egitasmo bat: TOPAGUNEA, aisialdi gunea, hain zuzen. Aisialdi proiektu horrek adimen urritasunen bat duten pertsonak elkartu eta ondo pasatzeko helburua du, monitore batzuk dituztela laguntzaile.

Proiektua hamazazpi erabiltzailerekin jarri zen martxan, eta hasi eta hilabetera hogeita bat ziren. Eta ateak zabalik daude zerbitzua behar duten guztientzat. Erabiltzaile gehienak Markina-Xemeingoak dira, baina badira Etxebarrikoak eta Ondarroakoak ere.

Erabiltzaileak hiru taldetan banatuta daude:

UMEAK:

  • Neskak: 1
  • Mutilak: 3

GAZTETXOAK:

  • Neskak: 2
  • Mutilak: 4

NAGUSIAK:

  • Neskak: 6
  • Mutilak: 5

Begirale boluntarioak daude proiektuan lanean eta koordinatzaile bat dute.