Udala
Herriko zirkulazioaren noranzkoak aztertzeko proposamenen erakusketa
2012/01/18
Markina-Xemeingo Udaletxeko sarreran erakusketa bat ipini da, herritarrek herriko zirkulazioaren noranzkoen gaia aztertzeko aurkeztu dituzten sei proposamenena. Baten bat interesatuta egonez gero bere proposamena ere aurkezteko, badu horretarako aukerarik. Izan ere, bertan daude plano hutsak edozeinek hartu eta bere aukera markatuta (geziekin edo) ekarri dezan Udaletxera, hamabost eguneko epean denak batuko direla kontuan hartuta.